XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) heriotzaren osteko betikotasuna itxasoaren uhin eta erritmoetan ezarri eban Grezia eta Erromako pentsakera klasikoak ere.

Kristautasunean bertan ere Jainkotasunaren urezko sinbologia nabari da, amai eta neurribako Pielago moduan harturik.

San Atanasiorentzat Aita iturria zan, Semea ibaia eta Espiritu Santua ur bizgarria.

Ur bizgarriari dagokionez, eredu bi dira nagusi uren unibertso sinbolikoan.

Alde batetik hondobako putzuko ur bizigarrien ikuspegia, gizakiak putzu horretara joko dau bere egarria asetzeko: eszenarik adierazgarriena Jesusena da, Samariako emakumearen putzuaren ondoan; bere inguruan antolatuko dau ebanjelioko diskurtso handia: ur Jainkoaren bila joten dauen gizakiaren egarria asetzen dauen ura.

Holan Salmoetan agertzen dan ikuspegia indartzen da: gure bizitzea agortu ezineko iturriaren bila dabilen oreinaren egarrian oinarritzen da.

(ikusi honetarako San Agustin).

Putzu sakoneko uren gai honen ondoan, andrazko konotazino sinbolikoarekin, behin eta gehiagotan agertzen da mundu osoko literaturan uraren gai osogarria, ez putzuan batuta, agirian eta herri iturrian dariola baino.

Lehenengo kasuan gizakiak eskuratzen dauen putzuak konotazino matriarkala, andrazkoarena, daukan unean, bigarrenean, kanpora dariola dagoen iturrian, andrazkoa hurreratuko da bere ontziarekin ur bizigarriaren bila, gizonezkotasunaren konotazino argiarekin.

Sinbolo bi dira, putzua eta iturria bizigarritasun berbera iragarten, baina parametro ezbardinetatik, andrazkoari dagokiona bata eta gizonezkoari dagokiona, bestea.

Lehenengo kasuan ura ctónica da, lurrari lotuta dago, sakona da; bigarrenean, ostera, ura haizeaz lotzen da eta agirian sortzen da; putzuaren kasuan, ura lurrean edo lurpe ilunean bizi da (ilargia), iturriaren kasuan, barriz, ura argitan sortu eta zabaltzen da, eguzkitan.

Gaur eguneko eguzkia eta ura hartzeko modea eredu mistotzat hartu geinke, uraren zeregin bikoitza berreskuraturik; itxasoa bainera kosmiko eta ia amatzat hartzen badogu barriztatzeko helburuan, bainua haize zabalean eta eguzki-aitaren aurrean egiten da.

Hondartzako errito honek bersinbolizazio edo berlotura konotazio argiak hartzen ditu bizitzearen eta bere jarioaren likin gardena sinbolizatzen dauen uraren moduko gaiarekin: Oinarrizko Bataren sinbolotzat hartu geinke, bere ikutu eta kontaktuaz errealidade hila berbiztu egiten dala eta era berean berbiztu egiten gaitualarik.